BADATOR MINTZA EGUNA 2024!!

 

Euskal Herriko mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako derrigorrezko zita da Mintza Eguna. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskaraz praktikatzen eta trebatzen jarraitzeko aukera paregabea da asteroko errutinatik kanpo, jende berriarekin eta leku berri batean.

Aurtengo Mintza Eguna hurrengo apirilaren 28an ospatuko da Erandion, Berbots Erandion Euskaraz eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Beste urte batzuetan baino lehentxoago iritsi da aurtengo hitzordua, izan ere, Berbotsek duela 20 urte berreskuratutako Kanpomartxo jaiarekin bat egingo dugu eguerditik aurrera.

Egitarau borobila, giro ederra, musika, dantza…baita sarean parte hartzeko aukera ere! Behean aurkituko duzu jakin beharreko informazio guztia, autobusak, menuak, ordutegiak…

Mintza komunitatearekin bat egin, zatoz Mintza Egunera!!  

 

Ba al zenekien?

Berbots Erandion Euskaraz Elkarteak 1994. Urtean berreskuratu eta birmoldatutako jaia da Kanpomartxo. Garai batean Inauteri aurreko igandean herritarrak mendira edo landa batera joaten ziren lagunarte edota familiartean, suaren inguruan bazkaltzeko. Egun, inguruko euskaldunak biltzeko deia egin eta bazkaria ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen zaie Kanpomartxon. Berreskuratu zutenez geroztik, udalerriko txoko ezberdinetan egiten da ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta. Aurten, Faoeta Auzoan izango da.

NOLA IRITSI? 

  • Hiru autobus antolatu ditugu honako ibilbideekin:

    1. Lizarra-Iruñea-Beasain-Erandio.
    2. Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Soraluze-Eibar-Iurreta-Erandio
    3. Hendaia-Irun-Hondarribia-Donostia-Elgoibar-Erandio.
  • Garraio publikoak aukera anitza eskaintzen du bertaratzeko eta kotxez gerturatzen bazarete  doako hainbat aparkaleku dituzue herrian.

 

PREZIOAK

Helduak:

  • Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa: 0€
  • Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa + bazkaria: 15€
  • Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa + bazkaria + autobusa: 35€

Haurrak (3-12 urte):

  • Hamaiketakoa: 0€
  • Hamaiketakoa + bazkaria: 10€
  • Hamaiketakoa + bazkaria + autobusa: 25€

BAZKARIRAKO MENU AUKERAK

Menuetan barne sartzen da: Ogia (glutenik gabekoa menu zeliakoan), ura, kriantza, kafea, esnea eta infusioak helduen kasuan eta ogia (glutenik gabekoa menu zeliakoan) eta ura haurren kasuan.

Helduen menua

Marmitakoa

Oilasko errea patatekin

Pantxineta

Helduen menu beganoa

Barazki paella

Barazkiekin betetako alberjiniak

Pantxineta

Haurren menua

Makarroiak txorizoarekin

Oilasko errea patatekin

Marrubi yogurta

Mintza Egunak iruditan 

Mintza Eguna

Euskal Herriko Mintzalagun, Berbalagun zein Mintzakide guztien jaia da Mintza Eguna, eta egitasmoetan parte hartzen duten kideek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko antolatzen da. Maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran izaten da, ikasturteari amaiera atsegina emateko, eta hiru helburu nagusi ditu:

 

  1. Mintzalagunak mugimenduaren kide sentiaraztea, egitasmoa euren herritik harago bizirik dagoela erakutsiz.
  2. Mintzapraktika mugimenduaren tamaina gizarteari erakustea.
  3. Jaiaren antolaketaren baitan herriko mintzalagunak eta gainontzeko euskaltzaleak saretzea.

Lehen Mintza Eguna 2006an antolatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, Iruñean. Ordutik urteroko ospatzen da eta luzea da egun berezi honetaz gozatu duten herrien zerrenda: Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten, Elizondon, Santurtzin, Elgoibarren, Murgian, Beran, Atarrabian, Derion, Hondarribian, Lapuebla de Labarkan eta Hendaian.

Herri horietan euskara plazaratu eta jai giro ezin hobea sortzen da.

Mintzapraktika egitasmoek ikasturteko iraupena izaten dute normalean. Uda garaian atseden tartea izaten da eta  ikasturteari amaiera borobila emateko, maiatza-ekaina aldera MINTZA EGUNA ospatzen da, Euskal Herri osoko Mintzalagun, Berbalagun eta Mintzakideen jaia. 

Azken finean, euskaraz bizitzeko giro eta lagun talde atsegina dira Mintzapraktika egitasmoak!

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    6 + 4 =