Abantailak

Mintzalagunek abantaila bereziak dituzte euskarazko zenbait hedabidetan. Izan ere, euskaraz bizitzeko hautua egiten dugun lagunok ezinbestekoa dugu hedabideak euskaraz kontsumitu ahal izatea.

Hona hemen nazio mailako hedabideetan ditugun abantailak:

BERRIA EGUNKARIA

Urtebetez %50eko deskontua

Euskarazko egunkari nazionala da BERRIA. herri ekimenez sortutako euskarazko egunkari nazional multimedia bat da, eta, ikuspegi horretatik abiatuz, Euskal Herriko eta munduko errealitate askotarikoak jaso nahi ditu.
Komunikabide honen eginkizun nagusia kalitatezko informazioa ematea da, berehalakoa zein arnasa luzekoa, egiarekin engaiatua, ikuspegi kritikoarekin eta independentearekin. Era berean, Euskal Herriko gizarte pluralaren kohesioa sustatzen du, ahotsa emanez gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei.
Mintzalagun eginez gero, %50eko deskontua izango duzu BERRIAren harpidetzan urtebetez eta BERRIAlagunaren abantaila guztiak eskuratuko ditugu:

  • Asteartetik-igandera: 241,5€
  • Asteartetik-ostiralera: 152€
  • Ostirala-larunbata eta igandea: 131€
  • Larunbata eta igandea: 91,5€

ARGIA ALDIZKARIA

%25eko beherapena urte osoko harpidetzan

Astekari jantzia da ARGIA, mundua eta ingurua hobeto ulertzen lagunduko dizuna. Publiko zabal baten interesak uztartzen dituen gai eta iritzi ugari lantzen du, izen handiko sinadurak, eta kolaboratzaile sare zabala eta espezializatua laguntzaile dituela.
Euskal kultura eta euskarari arreta berezia eskainiz, ARGIA euskarazko komunikazio proiektu nagusienetakoa duzu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa duena eta euskal prentsaren motore.

Euskal kultura eta Euskal Herriko egunerokotasuna eskura izateko ezinbesteko erreferentzia da.

ARGIA aldizkariko harpide egiteko bi aukera egongo dira:

  • Urte osoko harpidetza: 46 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. Ohiko prezioa 145€. %25eko beherapenarekin 108,75€.
  • Hilean behineko harpidetza: 11 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. 41€.

GAZTEZULO ALDIZKARIA

Urte osoko harpidetza, 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken DVDa opari

GAZTEZULO aldizkaria 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako euskarazko hilabetekaria da. Egun, Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian daudenengana edo diasporarengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra da.
Ale bakoitzak 80 orrialde ditu, koloretan, askotariko gaiak jorratuz: musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte mugimenduak…

Mintzalagun gazteentzako aukera aproposa da GAZTEZULO. Aldizkariaz gain, webgunea ere badauka.

Urte osoko harpidetza, 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken DVDa opari.

Harpidetzei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idatzi maite@topagunea.eus helbidera edo deitu 673.428.464 / 94.681.48.21 telefono zenbakietara, edo galdetu zuen herriko euskara elkartean.

PRAKTIKATU MINTZAPOZA !

 

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    25 − = 19